Mendi ibilaldiak

Otsagabian eta inguruan, bidexka seinaleztatuen sare zabala dago; bertako sekretuak ezagutzeko parada emanen dizute horiek, batere presarik gabe.

Alde batetik, tokiko bidexkak daude, seinale berdeak eta zuriak dituztenak; zirkularrak eta laburrak dira, adibidez, Irati eta Muskildarako bide zaharra (6,2 km), edo Otsateko sakana (4 km), Otsagabiatik bertatik abiatzen direnak. Hurbileko herrietan eta Iratiko oihanean bidexka ugari daude. Honako esteka honetan duzu informazio guztia: www.irati.org.

Ibilbide luzeak (GR) ere badira, seinale gorriz eta zuriz markatuak, etapaka egiten direnak. Pirinioetako ibilaldiak (GR 11) eta Zaraitzuarren abelbideak gurutzatzen dute gure herria.

Mendi-kaskoetara igotzea gustuko baduzu, Zaraitzuko ibarrean hasten dira Pirinioetako lehen mendi-adarrak, adibidez, Ori mendi enblematikoa, Pirinioetan 2.000 metrotik gorako altuera iristen duen lehen mendia, mendebaldetik hasita.Mendizalea bazara, hemen duzu Nafarroako Pirinioetako  mendiei buruzko informazio zehatza.

Jarraian, zenbait proposamen aurkezten dizkizugu mendi-ibilaldiak egiteko, luzera eta zailtasun-maila deberdinetakoak:

3 km baino gutxiago

Itsu Osinaren bidexka (zailtasun txikia)

3 eta 10 km bitarte 

Basari eta Burgiko arroilaren bidexka (zailtasun txikia)

Robrar ibilbidea (zailtasun ertaina)

Zemetoko bidexka (zailtasun txikia)

Erronkari Ibarra Mendi Zentroko ibilaldiak (zailtasun ertaina)

Errotarako bidexka (zailtasun ertaina)

Abodiko gainetako bidexkak (zailtasun txikia)

Irati eta Muskildarako bidexka (zailtasun ertaina)

Errekaidorrako bidexka (zailtasun txikia)
10 eta 20 km bitarte

Irabiako urtegi eta Paradisuetako bidexka (zailtasun txikia)

Gartxoten bidexka (zailtasun ertaina)

Eta hemen ere informazio asko duzu eskuragarri: Mendi-ibilaldiak Nafarroako Pirinioetan.