Behatokiak

24 interpretazio-behatoki dituzu Iratiko berezitasunak eta Zaraitzu zein Aezkoako ibarrak bertatik bertara ezagutzeko.

Nafarroako paisaiez gozatu nahi baduzu, Otsagabiko Auñamendi Landa Hotela “oinarrizko kanpaleku” ezin hobea da bertako paisaiak eta behatokiak ezagutzeko. Gure proposamena da ingurua ezagutzea 24 interpretazio-behatoki erabiliz; horrela, Pirinioetatik hurbil dauden Irati oihaneko eta Zaraitzu zein Aezkoako ibarretako paisaiak, natura, historia, etnografian eta berezitasunak bertatik bertara ezagutuko dituzu.

24 behatoki horietako 14k harrizko mahai ilustratua dute, eta aise iristeko moduko tokietan daude, herrietatik edo errepideetatik gertu. Gainerako hamarrak mendi enblematikoetako kaskoetan daude, eta bide seinaleztatuetatik barna ailegatzen da haietaraino.