Hamarna kilometro besterik ez dago egin beharrik ikuspegi apartak eskaintzen dituzten mendi-errepideetan gozatzeko. Ezagutu behar!
Otsagabia eta Auñamendi Landa Etxea abiapuntu hartuta, Nafarroan bide zirkular batzuk egiten ahal dira autoz ikuspegi ederrak, paisaiak, natura eta halakoak miresteko.
Iratiko itzulia. Ibilbide horrek Iratiko oihana inguratzen du bi isurialdeetan barna. Mendiko errepide meharretatik eta mendate handietatik doa. Bikaina presarik gabe zirkulatzeko, hainbat geldialdi egin eta aurrera egin ahala aurkitzen diren ikuspegi zoragarriez eta kultura-ondasunaz gozatzeko.
Bidea: Otsagabia – Aezkoako ibarra – Orbaizetako ola – Azpegiko estazio megalitikoa – Harpea – Ezterenzubi – Irauko lepoa – Iratiko txaletak – Larraine – Larraineko mendatea – Otsagabia.
Distantzia: 128 kilometro
Zuberoa eta Belagua. Pirinioetako gailurrak, amildegi bertikalak eta mendi-zintzur naturalak, mendigune karstikoa, glaziar-haranak… Azken batean, natura hutsaren erakustaldi paregabea Pirinioen bi isurialdeetan.
Bidea: Otsagabia – Larraineko mendatea – Holtzarteko zubia – Kakuetako arroilak – San Martin harria – Larra mendigunea – Belaguako ibarra – Izaba – Otsagabia.
Distantzia: 100 kilometro
Pirinioaurrea, Zangozako eskualdea eta Erronkariko ibarra. Naturaren indarra erakusten diguten arroila izugarriak, kultura-ondare aberatsa eta bariatua, Nafarroako historia markatu duten gertaera garrantzitsuenetako batzuk… Oso bide anitza eta biziki interesgarria.
Bidea: Otsagabia – Zaraitzuko ibarra – Nabaskoze – Arbaiungo arroila – Irunberriko arroila – Zangoza – Xabierko gaztelua – Leireko monasterioa – Esako urtegia – Erronkariko ibarra – Otsagabia.
Distantzia: 100 kilometro
Edozein zalantza izanez gero, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko
MUGIKORRA
(+34) 948 890 189
E-MAILA
info@hotelruralaunamendi.com
KOKAPENA
Hotel Rural Auñamendi
C/Urrutía, 23
31680 Ochagavía-Otsagabia
Navarra
© Hotel rural Auñamendi
Ayudas al emprendimiento y microempresas en el Pirineo/ Pirinioko ekintzailetzarako eta mikroenpresetarako diru-laguntzak
Financiado por la Unión Europea – Next Generation EU / Europar Batasunak finantzatua – Next Generation EU
Subvenciona Gobierno de Navarra / Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du