Zerbitzuak eta eremu komunak

Auñamendi Landa Hotela hainbat eremu komun eta zerbitzu ditu, eroso-eroso egon zaitezen (egokituta daude, gainera, mugikortasun urriko pertsonentzat):

  • Egongela bezeroentzat. Bi eremu ditu: bata, “aktiboagoa”, jokoekin, ordenagailu batekin eta liburutegi txiki batekin, eta bestea, lasaiagoa, telebista ikusteko edo liburu bat irakurtzeko.
  • Gosaria (buffet) jatetxean.
  • Jatetxea, sukaldaritza tradizionalean oinarritua, bertako produktuez osaturiko eguneko menua eta karta eskaintzen dituena.
  • Ostatu-kafetegia, terraza duena kanpoan, herriko plazan. Ogitartekoak, plater konbinatuak eta errazioak eskaintzen ditu.
  • Doako wifi eremua establezimendu osoan.
  • Bizikletak eta eskiak uzteko tokiak.
  • Enpresak eta taldeak biltzeko aretoa.
  • Haurren neurrira: sehaskak, haurrentzako menuak, aulki egokituak, haurrentzako bainuontziak, eta abar.
  • Turismo-informazioa, eskualde osoari buruzkoa. Gainera, nahi dituzuen zerbitzu guztiak kontratatu ahalko dituzu gure harrera-lekutik. Bestetik, turismo-bulegoan eta naturaren interpretazio-zentroan (100 metrora daude), gehien interesatzen zaizuen horri buruzko informazio zehatzagoa lortu dezakezu.