AUKERATU ESKAINTZA!

Gure hotelean doan lortu dezakezu Reckrea txartela. Nafarroako Landa Hotelen Elkarteak jaulkitutako txartela da, gure eskaintza guztiak baliatzeko aukera ematen duena, baita elkarteari atxikitako establezimenduetan egiten diren deskontuak baliatzeko ere.

Mota guztietako eskaintzak ditugu: zure bikotekidea liluratzeko modukoak, zaldiz ibiltzekoak edo naturaz inguraturiko uda lasai bat emateakoak, algaratik urrun.

Liluratu bikotekidea [gau 1]

Hartu erabakia eta liluratu bikotekidea! Gau bat emango duzue gure hotelean, baita afari berezi-berezia dastatu ere.

Zer hartzen du barne?: gau bat hotelean, bi gosari eta ongietorriko afari berezi bat.

Prezioa bi pertsonarentzat: 140€

Noizko balio du?: behe-denboraldirako. Galdetu tokirik dagoen eskaintza baliatu aurretik.


Liluratu bikotekidea [2 gau]

Asteburu oso bat eman nahi baduzu zure bikotekidearekin batera, hauxe da zure eskaintza. Bi gau emango dituzue gure hotelean, baita afari berezi-berezia dastatu ere.

Zer hartzen du barne?: bi gau hotelean, lau gosari eta ongietorriko afari berezi bat.

Prezioa bi pertsonarentzat: 225€

Noizko balio du?: behe-denboraldirako. Galdetu tokirik dagoen eskaintza baliatu aurretik.

Asmatu zubi bat!

Hautsi egunerokoarekin… eta hartu zubi bat nahi duzunean!

Zer hartzen du barne?: hiru gau hotelean, sei gosari

Prezioa bi pertsonarentzat: 250€

Noizko balio du?: behe-denboraldirako. Galdetu tokirik dagoen eskaintza baliatu aurretik


Nafarroa funtsezkoa

Auñamendi Landa Hotela abiapuntu bikaina izan daiteke Nafarroa ezagutzeko. Gure lurraldea ez baduzu oraindik ezagutzen, hauxe da zuretzako plana: bots egun bertako funtsezkoak bisitatzeko, xehetasun bat ere galdu gabe. Eta motzegia geratzen bazaizu egonaldia, zure zain geratzen gara!

Zer hartzen du barne?: lau gau hotelean, zortzi gosari

Prezioa bi pertsonarentzat: 330€ (behe-denboraldia)

Galdetu tokirik dagoen eskaintza baliatu aurretik.

Noizko balio du?: behe-denboraldirako. Galdetu tokirik dagoen eskaintza baliatu aurretik.

Uda lasaia

Presa eta algararik gabeko udaz gozatu nahi baduzu, toki paregabeak ezagutu nahi badituzu, naturan noraezean ibili nahi baduzu… etorri gurera! Hori dena eta askoz gehiago ere duzu zain!

Zer hartzen du barne?: 7 gau hotelean, hamalau gosari

Prezioa bi pertsonarentzat: 570€ (behe-denboraldia)

Galdetu tokirik dagoen eskaintza baliatu aurretik