Etnografia eta kultura

Estazio megalitikoak, bordak, ermitak, museoak, Orreaga… Ezagutu bertatik bertara Nafarroako Pirinioetako ondare kulturala.

Iratiko etnografiaz eta kulturaz gozatu nahi baduzu, Auñamendi Landa Hoteletik eskuragarri duzu Nafarroako Pirinioek mendeetan zehar gordetzen jakin duten ondare eta kultura aberatsa. Ez dago monumentu handirik, baina bai lagin asko eta asko, herri eta ibar hauetako bizimodu tradizionalaren berri ematen digutenak, adibidez, honako hauek:

Estazio megalitikoak, besteak beste, Azpegi, Okabe, Olate edo Abodi, historiaurrean gure eremuan izandako kokalekuen testiguak.

Paisaietan zehar barreiatutako bordak; garaiak (Aezkoan daude Nafarroan dauden 22etatik 15); Errege abelbideak, Zaraitzukoa eta Erronkarikoa, kasu, oraindik erabiltzen direnak… Horra hor bertako artzain-kulturako zenbait lagin.

Edertasun paregabeko parajeetan dauden ermitak, adibidez, Muskilda, Otsagabiatik hurbil-hurbil eta oso ongi zaindua. Errepidez ailegatzen ahal da (4,5 km), edo bidexka eder-eder batean goiti. 

Museo tematiko txikiak: almadiak, gazta, Gayarre edo Oroipenaren Etxea (Erronkarin); edo aire zabaleko erakusketak, Lanbideen Herria, adibidez, Burgin.

Interpretazio-zentroak, Otsagabian, Erronkarin eta Irunberrin.

Orbaitzetako arma-ola, Orreagako kolegiata eta garrantzi handiko beste leku asko, eremuan ibiliz gero ezagutuko dituzunak.