Auñamendi Landa Hotela inguratzen duten mendietan pista-sare zabala dago, oso aproposa Iratin mendi-bizikletaz ibiltzeko. “Irati BTT” zentroa dugu, eta bertan zailtasun eta gogortasun desberdineko 16 bide daude, eta guztira badira 400 km-tik gora bizikletaz egiteko modukoak. Hemen duzu informazio guztia.Gainera, Pirinioetako ibarretako errepideek aukera handiak eskaintzen dituzte zikloturismoa egiteko: lasaitasuna, ibilgailuen zirkulazio eskasa eta txundituta utziko zaituzten paisaiak. Sasoi-sasoian daudenentzat, Pirinioetako mendate handien atarian gaude, hurbil baitaude, besteak beste, Larraine, Tapla, Errozate, Bagargi, San Martin harria, eta abar. Otsagabia primerako “oinarrizko kanpalekua” da Pirinioetako bortu handietara igotzeari begira.
Hainbat zikloturismo-proba egiten dira inguru honetan: Irati Xtrem, Larra-Larraine, Pax Avant…
Hemen duzu Nafarroako Pirinioetan mendi- eta errepide-bizikletaz egiteko dauden bideei buruzko informazio guztia. Berotze-lanetan hasteko, hemen dituzu bide batzuk, baina anitzez gehiago daude!
Otsagabia-Irati-Otsagabia (zailtasun ertaina)
Erronkari-Gorza-Galoze-Nabaskoze-Erronkari (zailtasun handia)
Erronkari-Izaba-Otsagabia-Nabaskoze-Burgi-Erronkari (zailtasun handia)
Edozein zalantza izanez gero, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko
MUGIKORRA
(+34) 948 890 189
E-MAILA
info@hotelruralaunamendi.com
KOKAPENA
Hotel Rural Auñamendi
C/Urrutía, 23
31680 Ochagavía-Otsagabia
Navarra
© Hotel rural Auñamendi
Ayudas al emprendimiento y microempresas en el Pirineo/ Pirinioko ekintzailetzarako eta mikroenpresetarako diru-laguntzak
Financiado por la Unión Europea – Next Generation EU / Europar Batasunak finantzatua – Next Generation EU
Subvenciona Gobierno de Navarra / Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du