Otsagabian eta inguruan, bidexka seinaleztatuen sare zabala dago; bertako sekretuak ezagutzeko parada emanen dizute horiek, batere presarik gabe.
Alde batetik, tokiko bidexkak daude, seinale berdeak eta zuriak dituztenak; zirkularrak eta laburrak dira, adibidez, Irati eta Muskildarako bide zaharra (6,2 km), edo Otsateko sakana (4 km), Otsagabiatik bertatik abiatzen direnak. Hurbileko herrietan eta Iratiko oihanean bidexka ugari daude. Honako esteka honetan duzu informazio guztia: www.irati.org.
Ibilbide luzeak (GR) ere badira, seinale gorriz eta zuriz markatuak, etapaka egiten direnak. Pirinioetako ibilaldiak (GR 11) eta Zaraitzuarren abelbideak gurutzatzen dute gure herria.
Mendi-kaskoetara igotzea gustuko baduzu, Zaraitzuko ibarrean hasten dira Pirinioetako lehen mendi-adarrak, adibidez, Ori mendi enblematikoa, Pirinioetan 2.000 metrotik gorako altuera iristen duen lehen mendia, mendebaldetik hasita.Mendizalea bazara, hemen duzu Nafarroako Pirinioetako mendiei buruzko informazio zehatza.
Jarraian, zenbait proposamen aurkezten dizkizugu mendi-ibilaldiak egiteko, luzera eta zailtasun-maila deberdinetakoak:
3 km baino gutxiago
Itsu Osinaren bidexka (zailtasun txikia)
3 eta 10 km bitarte
Basari eta Burgiko arroilaren bidexka (zailtasun txikia)
Robrar ibilbidea (zailtasun ertaina)
Zemetoko bidexka (zailtasun txikia)
Erronkari Ibarra Mendi Zentroko ibilaldiak (zailtasun ertaina)
Errotarako bidexka (zailtasun ertaina)
Abodiko gainetako bidexkak (zailtasun txikia)
Irati eta Muskildarako bidexka (zailtasun ertaina)
Errekaidorrako bidexka (zailtasun txikia)
10 eta 20 km bitarte
Irabiako urtegi eta Paradisuetako bidexka (zailtasun txikia)
Gartxoten bidexka (zailtasun ertaina)
Eta hemen ere informazio asko duzu eskuragarri: Mendi-ibilaldiak Nafarroako Pirinioetan.
Edozein zalantza izanez gero, ez izan zalantzarik gurekin harremanetan jartzeko
MUGIKORRA
(+34) 948 890 189
E-MAILA
info@hotelruralaunamendi.com
KOKAPENA
Hotel Rural Auñamendi
C/Urrutía, 23
31680 Ochagavía-Otsagabia
Navarra
© Hotel rural Auñamendi
Ayudas al emprendimiento y microempresas en el Pirineo/ Pirinioko ekintzailetzarako eta mikroenpresetarako diru-laguntzak
Financiado por la Unión Europea – Next Generation EU / Europar Batasunak finantzatua – Next Generation EU
Subvenciona Gobierno de Navarra / Nafarroako Gobernuak diruz laguntzen du