Pirinioetako herriak eta ibarrak

Gal zaitez harriztatutako karriketan barna, eta bertatik bertara ezagutu portale handiak eta armarriak dituzten fatxadak, ibai-ertzak, kondairak, tradizioak…

Auñamendi Landa Hotela Otsagabian dago, Nafarroako Pirinioetan. Otsagabia Zaraitzuko ibarrean dago, eta Pirinioetako herri ederrenetako bat da. Ibar hori, eta ondoan dauden Aezkoako eta Erronkariko ibarrak, Pirinioetako landa-arkitektura gordetzen duten zenbait herrixkaz osatuta daude. Merezi du bertako karrika harriztatuetan ibiltzea; elurraz libratzeari begira malda handiko teilatuak dituzten etxe sendoak daude nonahi, baita portale eta armarriak dituzten fatxadak ere. Bertako zokoetan tradizio eta kondaira ugari ezkutatzen dira, bertako biztanleek ardura handiz gordetzen dituztenak.

Pirinioetako gailurretatik ibaiek gurutzatutako ibarretako belardietara, primeran zaindutako paisaiak ditugu, oso desberdinak.